XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Injinerutzako obra honek, aireko tranbearen bidez Kataberatik Udanara ekarritako mea gordetzen zuen labeetara pasa aurretik.
Gaur egun, zati handi bat erabat hondatuta dago, eta ikusten dena zera da: harlanduz eginiko arrapala bat, hau mugatuz bi horma paraleloen arrastoak alboko fatxadetan eta fatxada nagusian, hau da, labeen pareko fatxadan, harlanduz eginiko hiru pilare.
Egun egitura honen hegoaldean, zurezko itxitura duen etxola bat dago eraikita, baina dudarik gabe, duela gutxi egindakoa dugu.
Guztira bi dira Udanan aurki daitezken kaltzinazio-labeak.
Biak bereizgarri berdinak dituzte, hau da, kanpoaldetik piramende-enbor itxurako profila dute eta barnealdean sekzio obalatua.
Fabrikarekiko ere bi zati bereiz daitezke: barnealdea adreilu erregogorrez egina eta kanpoaldea berriz, barrena harlangaitzez, eskantzuak harlanduz azalduz dituelarik (zatirik zaharrena), eta goialdea adreiluz eraikia dago.
Zalantzarik gabe gerora jasoriko eranskin bat da hau.
Kanpoalde guztian metalezko grapa batzuk azaltzen dira labe-hormak gogortzeko.
Labe hauek gaineko ahotik betetzen ziren, gaur egun zaborraz gainezka badaude ere, eta barrenean dituzten lau deskarga ahoetatik husten ziren.
Aho hauek erdi-puntuko arkuan irekitzen dira, eta harlanduz inguratuak daude.